50 años de la muerte del tolosarra Félix Ruiz de Arkaute

Felix Ruiz De Arkaute
Felix gazte artean, Batikoxeko kanpalekuan (Larra 1966). Iturria: ARSIP.

Hoy, día 24, se cumplen 50 años de la muerte de Ruiz de Arkaute en las exploraciones del sistema de la sima de San Martín Harria en el macizo de Larra-Belagua (Navarra). “A pesar de ser un desconocido en Tolosa, es un espeleólogo referente en Europa y a nivel mundial“, destaca el escritor Iñaki Zubeldia. “Sin menospreciar a nadie, pero si corriera detrás de una pelota o escalara las cumbres del Himalaya, sabríamos más sobre sus logros“, ha añadido. Aqui teneis diferentes artículos aparecidos en los últimos días sobre la biografía de Felix ruiz de Arkaute.

AKERBELTZ ESPELEO & kULTURA.

Felix Ruiz de Arkaute, kate egilea

Felix Ruiz de Arkaute van der Stucken (Anberes, Belgika, 1927 – Areta, Bearno, 1971) Ogibidez, Tolosako “La Esperanza” paper lantegiko gerentea izan zen; eta batzuek bere kobazaletasunaren berri bazuten ere, gutxik dakite Euskal Herriko espeleologia irauli zuela, eta bere heriotzatik ia 50 urte igaro direnean, nazioarteko espeleologoek oraindik miresmenez aipatzen dutela. Ikus dezagun zergatik .

Ruiz de Arkaute familia Arabatik Gipuzkoara XIX. mende erdi aldean etorria zen, eta harrezkero beraien izena papergintzara lotua izan zen. Felixen aita, Vicente Ruiz de Arkaute Sorarrain, Tolosan jaio zen 1889an eta karrera militarra egin zuen: lehenik artillerian, eta 1913an Espainiako Aireko Armadaren fundatzaileetako bat izan zen. Biriketako arazo baten eraginez, baina, zerbitzua utzi behar izan zuen; eta gaixotasuna sendatzeko Suitzako mendietan egonaldiak egin zituen; han ezagutu zuen Senta van der Stucken belgiarra, bere emazte bihurtuko zena. 1923 inguruan Anberesera ezkondu ziren, eta Vicentek Van der Stucken familiaren irin fabrikaren ardura hartu zuen. Han jaio zitzaizkien seme biak: Miguel (1925) eta Felix (1927); Felixen ondorengoak kenduta, Ruiz de Arkaute van der Stucken gainontzeko sendia Belgikan geratuko zen.


Axola zuen katea

Josu Artutxa Dorronsoro 2021-07-24 07:58 Ataria

https://ataria.eus/tolosa/1626857347522-axola-zuen-katea-felix-ruiz-arkaute-espeleologia?fbclid=IwAR37PC__tVRiTDQkAUav0hilJtNAllSKh9NyiWo3G985ByuVQwBazToGT4c

Gutxik zuten leizeetarako bere zaletasunaren berri, eta ia inork ez daki Euskal Herriko espeleologia irauli zuela. Gaur 50 urte bete dira Felix Ruiz de Arkaute tolosarra San Martingo Harria haitzuloan hil zela; naturaren indarra bere baitan zuen espeleologoa izan zen.

Lurpeko barrunbe naturalak aztertu, esploratu eta dokumentatzea helburu duen zientzia eta kirol-jarduera da espeleologia. Lan horietan aritzen direnak, berriz, espeleologoak dira, ikerketa askoren atzean, itzalean jarduten dutenak. Jarduera hau, ordea, oso ezezaguna da askorentzat. Zergatik? Askotan bizitza arriskuan jartzearen arrazoia izan daiteke nagusiena. Halakorik gabe, ordea, ez genuke Euskal Herriko nahiz inguruko leize, lurpeko ibai eta haitzuloen berri izango.


FELIX RUIZ DE ARCAUTE

Aloña Mendi Espeleologia Taldea

https://espeleoamet.blogspot.com/2021/07/felix-ruiz-de-arcaute.html?spref=fb&fbclid=IwAR1OQCLhfEqh4cO5ICsYtpeWskFXMPM9mBjKXy9VHsCpBgi7gZKQsoSWhpU

Aurten Félix Ruiz de Arcauteren heriotzaren 50. urteurrena bete da (1971ko uztailaren 24an izan baitzen). Istripua Larrako Lonne-Peyret (-717 m) leizearen esplorazioetan gertatu zen, eta bertan betiko moztu zen 20 urteko ibilbide zirraragarri bat, kobazuloetan bizitutako ikerketa eta abentura askoren segida luze bat, Félixek Euskal Herriko espeleologoekin zein nazioartekoekin burutu zuena. Dudarik gabe, bera izan zen 50 eta 60ko hamarkadetan espeleologiak izan zuen erreferente handienetarikoa, gure artean zein nazioartean ere.

https://espeleoamet.blogspot.com/

Dokumentala: Felix Ruiz de Arkaute (1927-1971)

Tolosaldeko Ataria 2021-07-24 07:59

Gaur, 2021eko uztailaren 24an, Felix Ruiz De Arkauteren heriotzaren 50. urteurrena betetzen da; 1971ko uztaila hartan hil baitzen, 43 urte zituela. 

Istripua, Larrako Lonne-Peyret leize zuloan gertatu zen. Bertan eten zen tolosarraren 20 urtetako espeleologia ibilbidea. 

Dudarik gabe, bera izan zen 50. eta 60. hamarkadetan espeleologiak izan zuen erreferente handienetarikoa, Euskal Herrian zein nazioartean. 

https://ataria.eus/

Intujai Teatro

http://intujaiteatro.blogspot.com/


Desde Akerbeltz queremos hacer este pequeño homenaje y como se dice al principio de este articulo y lo expresa muy bien el escritor Iñaki Zubeldia hacemos nuestras esa reflexión:

Sin menospreciar a nadie, pero si corriera detrás de una pelota o escalara las cumbres del Himalaya, sabríamos más sobre sus logros ; A pesar de ser un desconocido en Tolosa, es un espeleólogo referente en Europa y a nivel mundial

Iñaki Alonso

Iñaki Alonso Administrador / Espeleologia

También te podría gustar...

1 respuesta

  1. julio 25, 2021

    […] 50 años de la muerte del tolosarra Félix Ruiz de Arkaute. https://akerbeltzespeleo.com/50-anos-de-la-muerte-del-tolosarra-felix-ruiz-de-arkaute/ […]

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *