Aralar – mendi ta Aralar inguruko leku – izenak – Topónimos de la sierra de Aralar y de sus contornos

ANUARIO DE EUSKO-FOLKLORE / Sociedad de Ciencias ARANZADI /SAN SEBASTIAN / Tomo XXIV. — 1971-1972. — Págs. 103-215
ELOSEGI’ TAR JESUS’EK

Euskera / Castellano ( en el visor del Documento )

SARRERAZ
Tolosa’n jaio izanik eta ume ta gazte-garaiez Tolosa’n bizirik, antxe
piztu zitzaidan Aralar-mendia ongi ezagutzeko gogo bizi-bizia.


Amaika aldiz entzunak giñan senideok gure aitari, bere gazte-sasoiean,
geienbat Betelu ta Amezketa-tik asita, zenbait tolosar mendizale adiskideekin, jun zan eundiko azken-urteetan, Aralar’en, egin izan zitun
ibillera ederren gora-berak! Guk, umeok, Tolosako, Naparzubitik begiratuta, an egoaldera, urrutira, ikusten genduen Aralar-mendi ospetsuan.


Orduezkeroztik, San Migel, Altxueta, Intze, ko Torrea, Txindoki’ko
punte ta abar, miragarrizko mendi-gallurrak jo genitun guk, ta aietxetara irixteko lei bizia goritzen jun zan nigan urteen indarrez.


1916’an, artean mutil-koskorra ni, Askarate’n bota gendun udara osoa
senideok, eta urrengo iru urteetan ere bai, udara-zati galatak! Ordun
izan nuen, aita mendizaleari esker, Intza’ko Torrea ta Balerdi muturretara
igotzeko abagunea, ta Aralar-zear zenbait ibillera egiteko aukera
ederra.

Ord uxekotik da Aralar’ko leku-izenak biltzeko izan detan irriki
beroa.
Ibilliz-ibilliz, Aralar-mendia nola dalakoaz jabetu naiz ta inguru guziko
errietatik ara igotzeko artu ditezken gurdibide, mandabide ta laxterbideak ezagutzen jardun naiz, eta pausoz-pausoz igarotzen alegándu naiz.


Aralar-mendia, Gipuzkoa ta Naparroako “Unioa “k, gaindegi aietan
dituen eremu, zabaldi ta larretokieri esaten diet nik, artzai ta inguruko
errikoekin batera. Bein “Unio”koetan sartu ezkero, Aralar’en gera. Bitartean, ez. Inguruak ez dira Aralar. Baño bai, Aralar’era irixteko igaro
bear diran lurraldeak eta artu-bearrezko sarrerak.


Au guzia, emen dijoakizu, irakurle, lur-marrazki edo “mapa” dalakoan.
Izen-bilketarako eratu ditutan amasei lur-zatiak ere, bertan ageri
dira. Zatiok, batzuetan, erri-mugak dituzte, berak ere, muga ; ur-ixurki
ta lurralde-ertzak, besteetan; nere bil-lanerako egoki izanik, nik neronek
asmatutako alako muga-bereziak, beste batzuetan… Nolabait moldatu
ta mugatu bear zatiketa, ta nik (ongi ala gaizki, zuk antzeman,
irakurle) or dijoazkizunezz eratu ditut amasei zatiok:


Bi lerrokadetan zerrendatu ditut bildu-izenak. Sail guziekiko zerrenda
bakarrean lenbizikoz. Zati bakoitzeko zerrendak egiñez, amasei zerrendetan beraz, bigarrenez. Ta leku-izen guziak, nere belarriz entzunak. Artzaieri ta inguru-errietako zaarreri entzunak guzi-guziak. Noiz entzuna eta nork esanak nere bil-txateletan zeatz eta txukun ipiñita dauzkat… baño ez ditut emen xeetasunok agertzen, luze joko luke oraingo lan au-ta.


Nolanai ; 1920-1970 bitartean, entzun eta jasotakoak dira ta… iñor
aipatzekotan, batzu-batzuek aipatuko dizkizut, irakurle, nere maisu ta
adiskide agurgarri izan ditutan aralarzale jator eta jakintsu auek:


(Kako-tartean, noiz jaioa dalako urtea, gutxi-gora bera).
Bedaio, ko “Arrupe” txistulari zarra (1870), Martin Altuna, “Etarte”
(1890), Juan Mari Imaz, Amezketa-ko erri-idazkaria izana (1892), Joxe
Antonio “Arretxe”, Amezketa, ko ertzaña (1890), Joxe Permin “Galtzagorri”
Amezketa, ko artzai sonatua izana (1895), Abalzizketa,ko “Sasiain”
zarra (1866), “Jose aundi”artzai zaldibitarra, ta gero Larraitz-ko ostalari
izan zana (1880), Juan Ramón Nazabal, “Izarre”artzai zaldibitarra (1878),
Axintxio Izaguirre lazkautarra., mendizale ta eiztari trebea, nere urte

kidea (1907), Juan Arin, apaiz jauna, Ataun-go gogakide agurgarria
(1892), Arbizu-ko Pedro Miguel “Tablajero” artzai zarra (1876), Arbizu-
-ko Martin Ganboa, artzaia (1878) ta here seme Joxe Mari (1917), San
Migel-eko apaiz-nagusi izandu zan, Marcos Echarri jauna (1880), Julian
Betelu, Zamarze’n bizi dana (1914), Lorentzo Iriarte “Bustintza”,
Intze,ko artzai zarra (1855), Betelu,ko Xantio (1878) ta Anttonio (1888)
“Juanagorri”tarrak, Gaintze-ko Pedro Miel “Auntzaie” (1868) ta bore
seme Martin Joxe (1900), Barabar,ko Manuel “Zalduene” (1896), Oderiz-
-ko Joxe Goldarazena (1900), Albiasu-ko Martin Okiñena, “Mikelene”
(1885)…


Gure Jaun onak ditzala here pakean lur ontatik eraman dituan Aralar-
-maisu aztu-eziñak, eta gorde ditzala luzaro oraindik bizi ditugunak ! ! !
Amaika gogo-gozamen eta ikasbide zor die onoko Aralar-zale onek.


Oarrak : emengo leku-itzok, entzun bezela… edo entzun-uste bezela,
beintzat, idatzi ditut… ezbaita batzutan errez izaten ongi bereiztea, zeatz
jabetzea. Gerta diteke leku batek, leku-izen bat baño geiago emen azaltzea.
.. ; zatiarteko-ertzetan, berean, dagoanean lekua, bietako lenen-zatian
ipiñi det izena, alegiñean : Ta lekuaren adierazpena, zertsu dan,
alegia (egutera, arraldea, egia, ospela, malkorra, ta abar) ipiñi ez detanean, xeetasun on ikastera iritxi enaizelako da…


Nere pozik aundiena, langille berririk sortuko balitz, lerro auek
ugarituz leku-izen berriz osatutako zerrendak argitaraturik ikustea litzake. Bil-lanean zatiz-zatiz jarduteko, lan-elburu polita dute, Aralar-mendira pausoak zuzentzeko asmotan gerta ditezken mendizale gazteak. Osasuna ta ibillera ederrak opa dizkiet Aralar-mendiari gogoz eskeñiak.

akerbeltzespeleo

akerbeltzespeleo

Iñaki Alonso Administrador / Espeleologia

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *