Spread the love

 

En ocasiones, los trabajos de deforestación dan «resultados positivos». Aclaremos por qué:

La semana pasada, tuvimos la oportunidad de añadir una nueva cavidad a la lista de cavidades del ámbito geográfico de la cuenca del río Oria que Mikel e Iker acababan de descubrir. Gracias a ellos pudimos conocer más a fondo esta interesante cueva.

Entrada a la cueva
Imagen 1: Entrada a la cueva

Los trabajos de deforestación previos, con la apertura de una nueva pista para permitir el tránsito de la maquinaria, dejaron al descubierto un agujero en la roca caliza, hasta entonces desconocido, no muy grande, pero lo suficiente como para poder pasar por él. Así, al cabo de unos días, nuestros amigos tuvieron la osadía de acceder a ella y vieron cuál era su dimensión. Luego, con su aviso y la ayuda para llegar después a ella, por supuesto, lo que agradecemos mucho, tuvimos la suerte de verla y analizarla con nuestros propios ojos.

Aunque al principio no parecía gran cosa y, además, se creía que nunca había estado abierto al exterior, la esperanza de encontrar algo interesante era muy pequeña. Pero, nada más avanzar unos pocos metros, cambió por completo nuestra perspectiva de la cavidad. Nos dimos cuenta de que algo interesante escondía en sus entrañas, pero claro, tendríamos que dar con ello. Nada más prospectar la cueva, se pudo saber más o menos cuál era la dimensión que abarcaba la cueva; a falta de hacer la topografía: unos diez metros bastante planos y con una ligera inclinación hacia el interior en la primera parte y, a continuación, una sima o pozo bastante vertical que termina con bloques derrumbados. Tras analizar las características y la morfología, llegamos a la conclusión de que nos encontrábamos ante una cueva pequeña pero estéticamente bonita.

Pero no todo quedó en pura estética, ya que poco a poco empezamos a fijarnos en detalles que normalmente pasan desapercibidos. Por un lado, el suelo de la caverna estaba cubierto por una secuencia de sedimentos, aparentemente bastante larga.
Además, pudimos distinguir algunos huesos pequeños (probablemente los de los animales más pequeños) y alguno más grande, restos de un mineral de tierra rojiza como Ocre, y cerca de él, al parecer, un pequeño recipiente -punta de una estalagmita- para mezclar el pigmento. Cerca de ahí, también tuvimos la oportunidad de ver dos trozos de cerámica en el sedimento removido por los tejones, al parecer elaborados con formas estéticas singulares (posible Edad de Broce / Hierro).

Por otra parte, percibimos unos bloques de piedras que llamaban la atención en el lado de la entrada, colocados uno encima de otro. Es decir, parecían estar puestos a propósito. Y por último, lo que nos pareció más llamativo fueron unas piedras colocadas de forma misteriosa en algunos puntos estratégicos de la cueva, como en columnas o en las paredes. Quizá acabaran colocados allí, con una intención, o no, quién sabe, lo único que sabemos es que llaman la atención.

Después de recopilar todos estos detalles, pudimos plantear la primera hipótesis de que la cueva estaría abierta en el pasado, y que se cerraría hace cientos o miles de años, probablemente, por un movimiento de tierra, o por el mero hecho de que la materia orgánica y los demás materiales se acumularan naturalmente a lo largo del tiempo.

Con toda esta información, no hay más que esperar a que esta cueva sea revisada con todo detalle por los profesionales del sector arqueológico. Creemos que esconde más de lo que parece, y que merece la pena estudiarlo. Mientras tanto, nosotros lo añadimos al catálogo de cavidades con potencial arqueológico y bioespeleológico, con el nombre de: «Elustondoko koba». De este modo, tendremos aún más posibilidades de aclarar el mito del «vacío paleolítico de la cuenca del río Oria» y, en consecuencia, mantener la esperanza de encontrar la clave de este misterio.



[Euskaraz]: «Elustondoko koba», barrunbe berri bat Oria bailaran.

Batzuetan, baso-soiltze lanek «emaitza positiboak» ematen dituzte. Argitu dezagun zergatik:

Joan den astean, barrunbe berri bat gehitu genion Mikelek eta Ikerrek aurkitu berri zuten Oria ibaiaren arroaren eremu geografikoko barrunbeen zerrendari. Horiei esker, sakonago ezagutu ahal izan genuen kobazulo interesgarri hau.

[Ikus irudia: 1]

Aurretiazko baso-soiltze lanek, makineria ibili ahal izateko pista berri bat irekiz, kareharrian zegoen zulo bat agerian utzi zuten, ordura arte ezezaguna zena, ez oso handia, baina bertatik igaro ahal izateko adinakoa. Hala, egun batzuen buruan, gure lagunek bertara sartzeko ausardia izan zuten, eta ikusi zuten zein zen haren tamaina. Gero, bere abisuarekin eta bertara iristeko laguntzarekin, noski, asko eskertzen duguna, gure begiekin ikusteko eta aztertzeko aukera izan genuen.

[Ikus irudiak: 2; 3]

Hasieran gauza handirik ez zirudien arren, eta, gainera, kanpora inoiz irekita egon ez zela uste bazen ere, zerbait interesgarria aurkitzeko itxaropena oso txikia zen. Baina, metro batzuk aurrera egin bezain laster, erabat aldatu zen barrunbearen ikuspegia. Zerbait interesgarria bere barrenean ezkutatzen zela konturatu ginen, baina, noski, lehenik aurkitu egin beharko zen. Kobazuloa aztertu bezain laster, gutxi gorabehera jakin ahal izan zen zein neurri hartzen zuen kobak; topografia zehatzaren faltan: hamar bat metro nahiko lau eta barrualderantz pixka bat okertuz lehen zatian, eta, ondoren, leize edo putzu bertikal samar bat, bloke eraitsiekin amaitzen dena. Ezaugarriak eta morfologia aztertu ondoren, kobazulo txiki baina estetikoki eder baten aurrean geundela ondorioztatu genuen.

[Ikus irudiak: 4; 5; 6; 7]

Baina dena ez zen estetika hutsean geratu, pixkanaka-pixkanaka oharkabean pasatzen diren xehetasunei erreparatzen hasi baikinen. Alde batetik, haitzuloaren zorua sedimentu sekuentzia batez estalita zegoen, itxuraz nahiko luzea.
Gainera, hezur txiki batzuk (ziurrenik animalia txikienak) eta handiagoren bat bereizi ahal izan genituen, Ocre bezalako lur gorrixkako mineral baten arrastoak, eta, handik gertu, dirudienez, pigmentua nahasteko ontzi txiki bat -estalagmitaren puntatxo bat-. Hortik gertu, azkonarrek erauzitako sedimentuan zeramika zati bi ikusteko aukera ere izan genuen, dirudienez forma estetiko bereziekin eginak (dirudienez, Brontze edo Burdin Arokoa).
Bestalde, atentzioa ematen zuten harri-bloke batzuk hauteman genituen sarreraren aldean, bata bestearen gainean jarrita. Hau da, nahita jarriak ziruditen. Eta, azkenik, deigarriena iruditu zitzaiguna haitzuloaren zenbait puntu estrategikotan, zutabeetan edo hormetan adibidez, modu misteriotsuan jarritako harri batzuk izan ziren. Agian han jarrita amaituko zuten, asmo batekin, edo ez, auskalo, dakigun gauza bakarra, horrelako kasuak nahiko bereziak direla.

[Ikus irudiak: 8; 9; 10; 11; 12; 13; 14; 15; 16]

Xehetasun horiek guztiak bildu ondoren, lehen hipotesia planteatu ahal izan genuen, alegia, haitzuloa iraganean irekita egongo zela, eta duela ehunka edo milaka urte itxiko zela, ziurrenik, lur-mugimendu baten ondorioz, edo materia organikoa eta gainerako materialak denboran zehar berez pilatze hutsagatik.
Informazio horrekin guztiarekin, itxarotea besterik ez zaigu gelditzen koba hori arkeologia-sektoreko profesionalek xehetasun guztiekin berrikusi arte. Uste dugu ematen duena baino gehiago ezkutatzen duela, eta merezi duela aztertzea. Bitartean, guk arkeologia- eta bioespeleologia-potentziala duten barrunbeen katalogoari gehituko diogu, «Elustondoko koba» izenarekin. Horrela, are aukera gehiago izango ditugu «Oria ibaiaren arroaren hutsune paleolitikoaren» mitoa argitzeko eta, ondorioz, misterio horren gakoa aurkitzeko itxaropenari eusteko.

Total Page Visits: 869 - Today Page Visits: 8

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *