Lur azpiko mundu ezezaguna bistaratzen

Bi urte dira Tolosan Akerbeltz espeleologia eta kultur taldea sortu zutela. Iñaki Alonsok, kideetako batek, esan du espeleologia herritarrengana gerturatu nahi dutela: “Jendeak ez du haitzuloak zaintzeko kontzientziarik”.

Eneritz Maiz Etxarri 2021-04-30

Tolosako Amarotz auzoko mendi elkartetik sortu zen Akerbeltz espeleologia eta kultur taldea. Mendi elkarteak ez zuen espeleologia talderik. “Eta hasieran lau katu ginenez, Amarozko mendi elkartean sartu ginen”, kontatu du Iñaki Alonso Akerbeltz taldeko kideak. Lehen urteak mendi taldean egin ostean, duela bi urte sortu zuten Akerbeltz. Esku artean zituzten proiektu handiagoak aurrera ateratzeko beharrezko ikusi zuten talde hori sortzea. Egun, Gipuzkoa guztiko kideak daude taldean, eta ez espeleologoak bakarrik; espeleologiaren bueltan, arkeologoak, geografoak, etnografoak eta biologo bat ere badaude.

akerbeltzespeleo

akerbeltzespeleo

Iñaki Alonso Administrador / Espeleologia

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *